Espainian “Tag” errugby programa.

Berri onak heldu dira errugbiarentzat Espainiako federakundetik.”Generali get into rugby” izeneko programa sortu dute Generali seguru-etxeak eta Espainiako errugby federakundeak. Programa honen helburua zintadun “tag” errugbia eskoletan sartzea eta normalizatzea da. Jadanik 100 eskola baino gehiago apuntatu dira espainiar estatuan dauden 28.000 eskoletatik. Zerbitzua dohakoa da eta edozein eskola apuntatu daiteke, eta horren truke, eskoletara teknikari bat joango da tag errugbia irakastera.

Durangaldean, Durango rugby taldeak programa hori orain dela 15 urte baino gehiago hasi zuen eta oso arrakastatsua izan da, gaur egun DRTko parte diren jokalari askoren lehen kontaktua hori izan baitzen. DRTik programa hau txalotzen dugu.

Gora DRT eta gora errugbia!!!