DRTko entrenatzaileak

Durango Rugby Taldeak eskerrak eman nahi dizkie bere talde desberdinetan diharduten entrenatzaile, delegatu eta laguntzaile guztiei, hala nola, Bambino Rugby Eskolako monitore eta delegatuei; zein Durango Nissan Gaursa Rugby Taldeko formakuntza (U16 eta U18) mailetako entrenatzaile eta delegatuei eta senior mutil eta nesken taldeetako entrenatzaile eta delegatuei.

Honen bitartez jakinarazten dugu ere, 18/19 denboraldian senior mutilen taldean entrenatzaile ibili diren Iñaki Perez “Ortzi”k eta Unai Billelabeitiak taldean ez jarraitzea erabaki dutela. Durango Rugby Taldeak egindako lanagatik eskerrak eman nahi dizkie eta euren etorkizuneko ibilbidean onena opa die. 19/20 denboraldian Santos Regil Ordiziarra izango da senior mutilen entrenatzailea.

 2019/2020 denboraldirako Durango Nissan Gaursa Rugby Taldearen entrenatzaile eta teknikariak hauek izango dira:

● Formakuntza maila, U16 eta U18:
○ Jokin Azpitarte: klubeko jokalari ohia, Sapuzaharrak taldeko jokalaria, klubeko talde desberdinetako entrenatzailea urte askoan zehar, formakuntza mailetako entrenatzailea azken bi urteetan.
○ Ibai Pastor: Klubeko jokalari ohia, formakuntza mailetako entrenatzailea azken bi urteetan.
○ Iker Zabala “Termi”: Klubeko jokalari ohia, formakuntza mailetako entrenatzailea azken urtean.
○ Zorion Zabala “Zori”: Klubeko jokalari eta kapitain ohia, Sapuzaharrak taldeko jokalaria, senior mutilen taldeko entrenatzaile ohia, formakuntza mailetako entrenatzailea azken urtean.
○ Ricardo Acosta “Fisa”: klubeko jokalari ohia, Sapuzaharrak taldeko jokalaria, senior mutilen taldeko entrenatzaile ohia, klubeko talde desberdinetako entrenatzailea urte askoan zehar. Formakuntza mailetako entrenatzailea eta koordinatzailea azken urtean.

● Senior Mutilak:
○ Santos Regil: Ordizia Rugby Elkarteko jokalari ohia, Euskal zein Espainiako selekzioekin jokalari internazionala. Entrenatzaile gisa; Ordizia, Biarritz U23, Uni Bilbao, Gigantes de Tudela taldeetatik pasatutakoa.

● Senior Neskak:
○ Muir Kara: Klubeko jokalari ohia. Senior Neskak taldeko entrenatzailea azken bi urteetan.
○ Jose Antonio Martinez “Marti”: Senior mutilen taldeko jokalaria egun. Bambino Rugby Eskolako monitorea urte askoan zehar azken denboraldi honetara arte. Senior Nesken taldeko noiz behinkako laguntzailea, lehen urtea izango du nesken taldean.

● Prestatzaile Fisikoa:
○ Aimar Urien “Miño”: Klubeko jokalari ohia. Durango Nissan Gaursa Rugby Taldearen prestatzaile fisikoa, beraz, formakuntza eta senior taldeetako prestatzailea izango da bigarren urtez.

● Errugbi Zuzendaria:
○ Aratz Gallastegi: 2008 urtetik klubean dihardu eta besteak beste, kirol arloa koordinatzeaz arduratzen da..

➔ ENTRENAMENDU HASIERAK:
◆ Senior Mutilak: Abuztuak 19.
◆ Senior Neskak: Irailak 2.
◆ U16 eta U18: Irailak 2.
◆ Bambino Rugby Eskola: Irailak 13.